lunes, 24 de abril de 2017

Presentación de SIN PODER en Donostia












SIN PODER liburuaren aurkezpena Firestone Lantegi Berreskuratuan!
Gipuzkoako CNTko kideei esker, datorren igandean, apirilak 30, argitaratu berri dugun SIN PODER liburuaren aurkezpena egiteko tartetxo bat izango dugu Jardunaldi Iraultzaileen baitan.

Liburuaren koordinatzaile biok izango gara bertan, Sevillatik datorren Javier Encina ilusionista soziala eta ni neu.  Ez gara hitzaldizaleak, liburua jendearekin eztabaidatzeko beste aitzakia bat baino ez da, animatu eta etorri gurekin eztabaidatzera! Aurkezpena 12:30etan hasiko da, eta jendeak nahi duen bezainbeste iraungo du...

Donostiako Firestone Lantegi Berreskuratuan izango da, Donostiako Añorga Txiki auzoan http://fires.piperrak.cc/


PRESENTACIÓN DEL LIBRO: SIN PODER. Construyendo colectivamente la autogestión de la vida cotidiana, con  los coordinadores del mismo: Javier Encina y Ainhoa Ezeiza, el domingo 30 de abril, a las 12:30 horas, en la Firestone - Añorga Txiki (Donostia). 

Desde la fábrica recuperada de Firestone en Añorga Txiki en Donostia, nos invitan a unas jornadas revolucionarias (o casi) coincidiendo con el 1 de Mayo. Toda la información: http://fires.piperrak.cc/2017/04/23/jardunaldi-iraultzaileak-2017/


LIBURUARI BURUZ
SIN PODER. Construyendo colectivamente la autogestión de la vida cotidiana. Javier ENCINA eta Ainhoa EZEIZA (koord.)

Volapük Argitaletxearekin batera egindako akordioaren lehen fruitua da SIN PODER. Construyendo colectivamente la autogestión de la vida cotidiana. Javier Encina eta Ainhoa Ezeiza dira liburuko koordinatzaileak. Volapük Argitaletxearekin batera, UPV/EHUko Ilusionista Sozialen Mintegiak, UNILCO-espacio nómadak eta Ilusionista Sozialen Kolektiboak hartu dute parte edizioan. Oso pozgarria izan da hainbeste jenderekin topatzea liburuaren bidean, lan kolektibo honetan. 

Aurkezpen-tailer-debateren bat antolatu nahiko bazenu, edo liburua eskuratu nahiko bazenu, idatziguzu ilusionistasozialak@gmail.com helbidera.


No hay comentarios:

Publicar un comentario